XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leon, lehengoan taketa lez, geldi zertu zan.

Berehalakoan barruak eraginda. Tabernara joan zan.

Erdi ilunetan, lehenengotan ez eban aurrean begietako lausoa besterik.

Horraitio... han egozan, mahai baten inguru mutil morroskoa eta neskatoa, astoganeko neskatoa, harako txibi zuria.

Leonek handik brastadan aldegin eban.

Bideetan ez eban bidegarroren kantarik susmatu.

Artibaiko uren kantu arinik be ez.

Errezu motela eretxi eutsan.

Ordu lauren baino lehen, etxean egoan.

Mendebalak atrapau nau; ez arrain eta ez apario...

Afaritan amak trumonaizearen zera nabaritu eban.

Gaur... domekea. Honek e, gogoko jakon neskaren bat... beste norbaitegaz ikusi dau.

Harik egun batzuetara, Kofradian lanean ziharduala, mutil morrosko bat heldu zan, eta Erremonen galdea egin eban.

Leonek berak eroan eban harengana.

Zanak zertu eutsan: Hauxe da Berrittun ikusi neban morroskoa. Baserritarra. Baina... txibi-koraina nik baino azkarrago erabili dauana.

Erremonek, morroskoa ikusi ala, panparroi eta zarataka: - Hona hemen gure lobea, gure indianoa... Gollibarko semea...

Lehenengoan eta bigarrenean be, Leonen ames-lorea erdi zimeldu egin zan arren, ez eban etsi.

Azterrenak gehitu egingo zituan.

Eta horrelan, han Zubibarri inguruan ezagun jakon baserritar andrea ikusi eban hain zuzen asto bi alboan zituala.

- Andratxua... Asto galant honen jabea... Zera, bere izena...
- Bai, mutil, asto honen jabea Basi dozu, Basili Bolu.

-... zerekoa, ezta?
- Bai, ba; Berrittukoa izatez. Ezer gura...
-... eee, ez. Gorantziak emon egiozuz, (...).